Suharri 'Paolla' seigarren, Gipuzkoako Aizkolari Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 4a, 00:00

Lehendabiziko aldiz parte hartu zuen hernaniar batek Gipuzkoa mailako Txapelketa Nagusian eta mantentzea lortu du Azurmendiren ordez.

Suharri Rodríguez Paolla hernaniarrak seigarren amaitu zuen Gipuzkoako Aizkolari Txapelketan, larunbatean, Oñatin. Nahiz eta azken postuan amaitu, datorren urtean ere lehenengo mailan ariko da, Iñaki Azurmendik uko egin baitzion finalean parte hartzeari. Paolla da historian, Gipuzkoako Txapelketa Nagusian parte hartu duen hernaniar bakarra. Jokin Urretabizkaia Basozabal ere aritu zen eta laugarren amaitu zuen.

 

Mikel Larrañaga, txapeldun

Mikel Larrañagak Gipuzkoako txapeldun titulua lortu zuen laugarrenez. Aizkolari azpeitiarrak iazko lurraldeko txapelketan lortutako garaipena berretsi zuen, eta 2014an eta 2016an ere bera izan zen txapeldun. Larrañagak lau kanaerdiko, 60 ontzako lau enbor eta bi oinbiko ebaki zituen 31 minutu eta hiru segundoan.

Julen Alberdi Txikia IV bigarren izan zen bi minutura (33:22), eta Eneko Otañorekin osatu zuten podiuma (33:53). 
Laugarren Jokin Urretabizkaia
Basozabal izan zen (34:28). Gonbidatu gisa lehiatu zuen donostiarrak finalean Iñaki Azurmendi ordezkatu eta gero. Arriarangoak uko egin zion parte hartzeari, behar bezala ez zegoelako. 
Ugaitz Mugerza bosgarren izan zen (35:07) eta Suharri Rodríguez hernaniarrak itxi zuen sailkapena (39:10).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!