Arrakastatsua, II. Liburu Azoka

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 4a, 00:00
Ainara Azpiazu 'Axpi'-ren 'Utzi azalari' liburuaren aurkezpena.
12 argitaletxek jarri zituzten postuak, Hernaniko II. Liburu Azokan.
 

Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, Hernaniko II. Liburu Azokak Atsegindegi hartu zuen joan den larunbatean. Goizez zein arratsaldez, 12 argitaletxek eta ekoizlek jarri zituzten postuak, eta herritar mordoa bertaratu zen literaturaz bustitzera. 

Egun borobila izan zen, eta arrakasta izan zuen azokak. Zenbait autore igo ziren oholtza gainera, liburuen aurkezpenak egitera. Tartean izan zen Doberak bultzatutako eta Ainara Azpiazu Axpik sortutako Utzi azalari nobela grafikoarena. Horrez gain, Beldurra antzezlana ere aurkeztu zuten Puy Barralek eta Jone Amezagak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!