Auzoen kezkak eta proposamenak helarazteko bilerak, aste osoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 3a, 00:00

Herritarren kezkak eta proposamenak lehen eskutik jasotzeko, bilerak antolatu ditu udal gobernuak, aste osorako: gaur 19:00etan, Langile ikastolako Bidebieta eraikinean, Bidebieta eta Sagastialde eremuetako bizilagunekin; bihar 19:00etan, Martindegi auzo elkartearen egoitzan, bertako auzotarrekin; etzi 19:00etan, Biterin, Kaxkoko eta erdiguneko bizilagunekin; eta ostegunean 19:00etan, Urumea ikastolan, Txantxilla eta inguruko herritarrekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!