Hizkuntzen erabilera erdigunera, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 3a, 00:00

Arratsaldeko 18:30etan hasiko da aurkezpena, Biteriko areto nagusian. 

Joan den urteko udazkenean, Hernanin, Euskal Herriko beste hainbat herrietan bezala, hizkuntzaren erabileraren kale neurketaren 5garren edizioa egin zuen Soziolinguistika Klusterrak, «herrian euskeraren erabilera neurtzeko asmoz». 

Hori horrela, urriaren 6an, arratsaldeko 18:30etan, Biterin, neurketaren emaitzak aurkeztuko ditu Belen Urangak, klusterreko teknikaria eta neurketaren eta emaitzen txostenaren egileetako bat. Aurkezpenera bertaratzen direnek, aukera izango dute, azalpenak amaituta, galderak egin eta jakin-mina asetzeko.

Horrez gain, Euskera Sailak azaldu du, itzulpen zerbitzua eskainiko dela osteguneko aurkezpenean. Beraz, herritarrei bertaratzeko deia luzatu zaie: «herritar guztiei irekia da aurkezpena».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!