Bakailu pintxoak protagonista, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 3a, 00:00

Kutxa guztiak urriaren 14an jasoko dira, arratsaldeko 20:00etan. 

Gaurtik, urriak 14ra bitartea, tabernen arteko pintxo lehiaketa ospatuko da Hernanin. Aurtengo bakailu astean, 26 establezimenduk hartuko dute parte, eta ondorengoak dira hain zuzen: Atxur, Apeadero, Kixkal, Aieko, Tripontzi, Joxe, Aralar, Arri, Zumardi, Zinkoenea,Tamer, Txoko, Guria, Deportibo, Garin, Goiz argi, Harresi, Horbel, Latxunbe, Rioja, Zubialde, Txilibita, Andre Kale 21 eta Karrero.

Joan den urteetako ohitura jarraituz, herritarrek bozka emango dute, antolatzaileek prestatutako liburuxkarekin. Antolatzaileek diote, zaporea, aurkezpena eta pintxoa egiteko zailtasuna hartu behar direla kontutan. 3 pintxo gustukoenak aukeratuko dituzte herritarrek eta tabernetan eskura egongo diren ontzietan sartu beharko dute bozka. Kutxak, urriaren 14an bilduko dira, arratsaldeko 20:00etan. 
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!