Ikasturte hasiera gimnasian, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 3a, 00:00

Gimnasia mantenimenduan izena eman zutenek gaur hasiko dute ikasturtea. Astean hiru saio eskainiko dira, astelehenean, asteazkenean eta ostiralean. Goiz Eguzkikoek honakoa jakinarazi dute kontu korronteko zenbakia eman ez zutenentzat: «ordaindu beharreko 57 euroak, Goiz Eguzkiko kontuetako batean sartu, edo bulegora ekarri ordainagiria». Horrez gain, azpimarratu dute Goiz Eguzkiren Gabonetako loteriaren dezimoak Urbieta kaleko loteria kioskoan daudela salgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!