Nerea Ibarzabal finalaurrekora sailkatu da, Gotaine-Iribarnen irabazita

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 2a, 18:18

Nerea Ibarzabal atzo, Gotaine Iribarnen. Argazkia: Bertsoa.eus

Kanporaketa irabazita, Hernanin bizi den markina-xemeindarrak Irungo finalaurrekoan kantatuko du, azaroaren 5ean. 

Atzo ekin zion Nerea Ibarzabalek, Bertso Txapelketa Nagusiko ibilbideari, eta nola gainera. Gotaine-Iribarnen jokatu zen kanporaketa, eta Nerea Ibarzabal gailendu zen, 738 punturekin. Oihana Iguaran, bigarren gelditu zen, puntu erdira. Ibarzabal eta Iguaranekin batera, Ane Labaka, Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Patxi Iriart aritu ziren bertsotan, Aritz Bidegainek aurkeztuta. Orain arteko maila haundieneko kanporaketa izan zen atzokoa. Lehenengo lau sailkatuek lortu zituzten puntuazioak oso altuak izan baitziren: Nerea Ibarzabalek 738; Oihana Iguaranek 737,5 ; Ane Labakak 694,5; eta Julio Sotok 691. 

Hernanin bizi den markina-xemeindarra, zuenean Irungo finalaurrekora sailkatu da. Azaroaren 5ean jokatuko da, eta oraingoz Sustrai Colina dago saio horretarako sailkatuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!