Bihar, Usategieta-Lepatxiki herri bide zatian izandako lur-jausiaren konponketa lanak hasiko dira. Herri bidearen gainetik hormigoi armatuzko egitura bat eraikiko da eta zimenduak mikropiloteekin egingo direla azaldu du Udalak. Obra amaitzeko aurreikusitako epea 3 edo 5 hilabetekoa da.