Urteroko zita Arriatsukoek, Pilarikan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 2a, 00:00

Urteroko ohiturari eutsiz, bazkaria eta arratsalde-pasa egingo dute Arriatsu eskolako ikasle izandakoek, urriaren 12an, Pilarika egunez. Bertan bazkaltzeko, aldez aurretik eman beharko da izena, 661 212 773 telefonoan (Karmele). Datorren larunbata, urriaren 8a, izango da apuntatzeko azkeneko eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!