Tortila lehiaketa, sagardo dastaketa eta mus txapelketa gaur, Lizeagako jaiei amaiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 2a, 00:00

Sekulako erroskilak egin zituzten auzoko gaztetxoek.

Gaur eguerdiko 12:30etarako sagardo dastaketa antolatu da, trikitixak girotuta. Eta jarraian, toka eta bote txapelketak jokatuko dira. 

Sekulako egunaz gozatzeko aukera izan zuten atzo, Lizeagako auzotarrek. Egun osorako egitaraua prestatu zuten, eta ekintza mordotan hartu zuten parte txikiek eta baita helduek ere. Goizean, Lizeagako txikiek hartu zuten testigua, jolasekin eta askotariko erroskila tailerrarekin. Bazkal-aurretik, buruhaundiek, auzotarren bizkarrak berotu zituzten, eta urtero moduan, omenaldia eskaini zieten adinekoei Sandiusterrin. Arratsaldean, berriz, bingoaz gain, Aerorumban gorputzak mugimenduan jartzeko parada izan zuten, besteak beste. 

 

Jaiei amaiera, gaur

Gaur emango zaie amaiera Lizeaga auzoko jaiei, baina eguna ederki aprobetxatuko dute auzotarrek. Izan ere, goizean tortila lehiaketa egingo da, eta 12:30ak aldera, sagardoa dastatzeko aukera izango dute herritarrek, trikitixaren laguntzaz. Jarraian, toka eta bote txapelketak hartuko du nagusitasuna, eta arratsaldeko mus txapelketa antolatu da, Lizeagan. Gaueko 20:00etan amaituko dira Lizeaga auzoko jaiak.

 

LIZEAGAKO JAIAK 

GAUR

11:30 Tortilak eramateko ordu muga (Tortila lehiaketarako). 

12:30 Sagardo dastaketa eta trikitixa. Jarraian bola eta toka txapelketa. 

16:00 Mus txapelketa, Lizeagan.

20:00 Jaien bukaera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!