Iñaki Urretabizkaia Landaberea, iraileko zozketako irabazlea

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 1a, 09:35

Kronikakide kanpainaren baitan, sekulako zozketak egingo ditu Kronikak, Kronikakide direnen artean. Iraileko zozketako irabazlea Iñaki Urretabizkaia Landaberea izan da, eta honako saria eramango du etxera: Arriatzu dendako barazki saskia, bi bono Landarerako, eta beste bi bono Zubiperako. Beraz, Zorionak Iñaki! 

Horrez gain, dagoeneko jarri dugu urriko zozketa martxan, eta ondoko sariak irabazteko aukera izango dute parte hartzaileek: errugbi elkarteko bi bono, Urrats onetako dendako errugbi elkarteko etxeko zapatilak, CD. Hernaniko 2 bono, Pedro Mari tabernan otordua bi lagunentzat, Kronika erremonte jaialdirako 4 sarrera bikoitz, eta Basqueland VII. Urteurrenerako sarrera bikoitza.  Parte hartzeko ondorengo pausuak jarraitu: kronika.eus webguneko Kronikakide atalean sartu, eta kanpainaren hasierako zozketan, Parte hartu botoia sakatu. 

Hemen gaurko zozketa, bideoan: 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!