Extremadurako Jardunaldiak bueltan dira, gaur eta bihar, pelikula, erakusketa eta emanaldiarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 1a, 00:00

Extremadurako jakiak Atsegindegira itzuliko dira bihar goizean.

Hiru urte ospatu ezinik egon eta gero udaberritik udazkenera pasa da jardunaldia eta gaur 19:30etan Biterin eskainiko da pelikula. Bihar Atsegindegira igaroko da festa bertako produktu, dantzaldi eta abesbatzarekin.

2019an ospatu ziren, Hernanin, azkenengo aldiz Extremadurako jardunaldiak. Pandemia gainditu eta gero, hiru urte geroago berriz ere antolatuko da Extremadurako 28garren Jardunaldia, Extremadurako kultura he­rrian zabaltzeko. Donostiako Centro Cultural Ex­­tremeñok antolatzen du, Hernaniko Uda­la­ren eta Extremadurako Jun­­taren laguntzarekin. Aurten gainera, udazkenean ospatuko da. «Pandemia aurretik udaberrian izaten zen, baina orain udazkenera pasa dute ekitaldia», diote.

Gaur emango diote hasiera, 19:30etan Biteri kultur etxean, Extremadurari buruz eskainiko den pelikula batekin. Extremadurako bizitza eta biztanleak izango dira protagonista pelikulan eta ondoren solasaldi txiki bat ere izango da hurbildutakoen artean.

 

Bihar, produktuak eta 'Virgen de Guadaluperen' emanaldia

Bihar, berriz, Extremadurako za­pore eta usainak irisiko zaizkie hernaniarrei. Hiru urte eta gero, Extremadura hurbilduko da Hernanira asteburu batean.  10:00­etan hasita Atsegindegin, Extrema­du­rako jaki gastronomikoen fes­ta egon­go da; probatu, dastatu eta erosteko aukera izango da. 

Postuak jarriko dituzte, ber­tako gastronomiarekin eta informazio turistikoarekin. Pintxoak eta ardoa ere izango dira aukeran.

Goiz osoan egongo dira bertan, eta ondo girotuta, gainera. Musikak ez du etenik izango, Extrema­du­rako jotekin eta kantu tipikoekin, eta dantza ere ez da faltako. Gainera, 13:00etan, ohiturari jarraituz Virgen de Guadalupe taldeko koru eta dantzariek emanaldia egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!