Ate irekiak bihar, eskubaloi taldeak

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 30a, 00:00

Ate irekien saioa antolatu du Hernaniko Eskubaloi Taldeak, bihar goizerako. Hernaniko kiroldegian izango da, 11:00etan hasita; eta zehazki, 2010-2011 urteetan jaiotako mutilei luzatu diete deialdia. Helburua da gaztetxoek eskubaloia probatzeko aukera izatea, eta «nahi izanez gero taldean sartzea». Izena emateko, formularioa bete behar da hernanieskubaloia.eus webgunean, edo WhatsAppez idatzi 654 779 437 telefonora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!