Ibai garbiketa, Karabel inguruan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 30a, 00:00

Haur zein heldu aritu ziren garbiketan.

Sagarreta Taldeak antolatuta, Urumea ibaia garbitzeko elkartu ziren hainbat lagun, gaztetxo zein heldu, joan den larunbatean. Eguraldi petralari aurre eginez, ibaiko zaborra biltzen aritu ziren goiz osoan, Karabel auzoaren parean, Zubiondo eta Karabelgo zubien artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!