Hainbat ekitaldi, Gudari Eguna ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 29a, 00:00

Jende asko bildu zen Sortuk antolatutako ekitaldian, asteartean, Nafar kalean.

Gudari Eguna izan zen asteartean, eta horren harira zenbait ekitaldi antolatu zituzten Hernanin. Larunbatean, elkarretaratizea izan zen Plazan, Dena eman dutenengatik, Euskal Herria dugu irabazteko lemapean. Ekitaldia egin zuten eguerdian, eta ikurrinekin eta bandera gorriekin inguratu zen jendea. Asteartean, berriz, Sortuk antolatuta, Nafar kalean izan zen ekitaldia: «1975eko irailaren 27an fusilatuta erail zituzten Txiki eta Otaegi, Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatzeagatik; eta haien borrokak bizirik jarraitzen duela aldarrikatu nahi dugu». 

Gudari Egunagatik, Plazan ere bildu ziren larunbatean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!