Atsegindegi bete zen, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 28a, 00:00

Emanaldiko protagonistak eta klubeko ordezkariak. Argazkia: Hernani Rugby.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots igo ziren Atsegindegiko oholtzara, joan den larunbatean. Hernani Club Rugby Elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzarekin, Kuikui emanaldia eskaini zuten. Amaieran, protagonistek txorien habiaren kutxa oparitu zioten klubari. Kepa Mijangos gizonezkoen lehenengo taldeko kapitainak jaso zuen oroigarria, txalo artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!