'The Big Draw' nazioarteko marrazki jaialdian, Chillida Leku

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 27a, 00:00

Informazioa museochillidaleku.com wegbunean aurkitu daiteke eta marrazkiak Instagramen partekatu ahal izango dira #ChillidaLekubigDraw traolarekin edo argazki edo eskaneoa bidalizeducation@museochillidaleku.com helbidera bidalita. 

Chillida Lekuk bat egingo du aurten ere The Big Draw egitasmoarekin, marrazkia ardatz duen nazioarteko jaialdiarekin. The Big Draw jaialdiak marrazkiaren eta marrazteko ekintzaren garrantzia aldarrikatzen du, gehienek haurtzaroan egiten duten jarduera, baina adinarekin alde batera uzten joaten dena. Chillida Lekuk dio, marrazketa hizkuntza unibertsala dela, komunikatzeko, ikasteko eta inguratzen gaituen mundua interpretatzeko balio duena, hain zuzen. Eta edizio honen gaia Kolorera itzuli da, « besteekiko eta inguratzen gaituen munduarekiko maitasun gutuna». Urte zailak izan ondoren guztion bizitzetan bizitasuna, osasuna eta zaintza berraurkitzea proposatzen du gaiak. Azken urte hauek erronka haundia izan dira guztiontzat; horregatik, Chillida Lekuk marrazkiaren inguruan poztasun une bat partekatzera gonbidatzen ditu interesa duten pertsona guztiak.

Edizio honetarako museoko obretan oinarritutako hiru jarduera diseinatu dituzte. Hala nola,  Marraztu zure irudizko lorategia izenburupean, lehenengo jarduera ‘zuhaixka-mugan’ oinarritzen da, Piet Oudolf paisajistak diseinatutako lorategia, Chillida Lekuri ongi etorria ematen diona. Jarduerak lorategia behatzea proposatzen du, urrian tonu leun eta biziz, okrez, gorrixkaz eta laranjaz betetzen dena, parte-hartzaileak bere lorategia sor dezan. 

Jarduerei buruzko informazioa museoko webgunetik jaitsi daiteke eta marrazkiak Instagramen partekatu ahal izango dira #ChillidaLekubigDraw traolarekin edo argazki edo eskaneoa bidalizeducation@museochillidaleku.com helbidera bidalita. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!