Larunbatean ospatuko du Dobera Euskera Elkarteak bigarren urtez, Hernaniko II. Liburu Azoka

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 27a, 00:00

Pasa den urtean sekulako «arrakasta» izan zuen Hernaniko Liburu Azokak.

Goizeko 11:00etan irekiko ditu Doberak Hernaniko Liburu Azokako ateak, eta eguerdiko 14:30etan itxiko dira, bazkaltzeko. Arratsaldeko 17:00etan irekiko da berriro, 19:30ak arte. 

Iazko «arrakasta» ikusirik Dobera Euskera Elkarteak, berriro antolatu du Liburu Azoka, Hernanin. Aurtengoa, bigarren edizioa izango da, eta aurreko urtean bezala, urriaren lehenengo larunbatean ospatuko dute. Beraz, larunbat honetan, herritarrek liburuen artean murgiltzeko parada izango dute, Atsegindegin. 

Aurtengoan ere, aipatu moduan, Dobera Euskara Elkarteak antolatuko du Hernaniko Liburu Azoka, Hernaniko Udal Liburutegia eta Kultur Sailarekin elkarlanean. Doberak aditzera eman du, azokari esker euskerazko liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi duela: «Euskal Herriko liburugintzaren ekoizpena ezagutzera emanez, Euskal kultura sustatuz eta indartuz». Hori horrela, Hernaniko II. Liburu Azokan euskerazko liburuak soilik egongo dira salgai. 

Larunbatean, beraz, goizeko 11:00etan irekiko dira Hernaniko Liburuko Azokako ateak, eta 14:30etan itxiko dira, bazkaltzeko. Arratsaldean, 17:00etatik 19:30ak arte egongo dira postuak zabalik. 

Bertan 12 argitaletxe eta ekoizleek jarritako postuak egongo dira ikusgai, hala nola, Dobera Euskera Elkartea, Balea Zuria S.L., Herriet Ediciones, Alberdania, Susa Literatura, Elkar, Hernani Errotzen-Nabarralde, Asti­berri, Markel Oiarzabal, Erein, Igela eta Pamiela.

Larunbatean, azokako postuak egoteaz gain, literaturarekin zerikusia duten ekitaldi ezberdinak antolatu ditu, Doberak, adin eta mota guztietakoei zuzenduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!