Sekulako festarekin ospatu zuten mende erdia 1972koek!

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 26a, 00:00
1972an jaiotako hernaniar talde haundia, giro ederrean, aurreko larunbateko ospakizunean.

Egun osoko plana prestatu zuten aurreko larunbaterako, 1972an jaiotako hernaniarrek, aurten 50 urte betetzen dituztela ospatzeko. Eta sekulako festa izan zuten, kontatu dutenez. 45 lagun elkartu ziren, eskola guztietan aritutakoak: «Santa Barbaran, Gay Murren, Langilen, Urumean eta monjetan». «Primerako bazkaria» egin zuten Jauregi jatetxean, «leku zoragarrian», txarangako musikariek «taldea segunduro mimatuz».

Eta bazkalostean, Pasai txarangarekin batera sartu ziren Hernanin, 19:00ak aldera, «besotik, lepotik, gerritik hartuta, muxuak, barreak, algarak eta besarkadak zabalduz. Jendea txundituta geratu zen, eta gu emozionatuta. Lotsarik ez genuen izan, gure arteko emozioa, maitasuna eta alaitasuna jendearen aurrean erakusteko. Eta festa borobiltzeko, gazteak saltoka batu zitzaizkigun bidean, gure ilusioarekin kutsatuta! Izugarria izan zen!», kontatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!