Gudari Eguna ospatzeko, ekitaldia etzi

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 25a, 00:00

Gudari Eguna ospatzeko, ekitaldia antolatu du Sortuk Hernanin, datorren astearterako, Nehork ez dio eguri itxaropena kenduko. Nafar Kalean izango da, Aitor Zineak zegoen tokian, 19:00etan hasita. «Herri libre bat izan nahi dugu, inor zapaldu gabe, inoren inposiziorik gabe. Hori da gure borrokaren muina. Hori da gure aurrekoen borrokaren irakaspena, eta haiek gogoan izanez, haien ereduari jarraitu nahi diogu, gizarte justu bat lortu arte», aldarrikatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!