Auzoetako kezkak jasotzeko, bi bilera

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 25a, 00:00

Bilera errondarekin jarraituko du Hernaniko Udalak datorren astean, auzoetako kezkak eta proposamenak jasotzeko. Astelehenean, EPA pertsona helduen heziketa zentroan (Antziola 62) egingo dute saioa, Antziola, Iturmendi eta Galarretako bizilagunei zuzenduta. Eta Kulturarteko Plaza Feministan (Florida 28) izango da ostegunean, Zinkoeneatik Mañe i Flaquer plazara bitartean bizi direnentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!