Mugetako polizia indarkeriaren kontra, elkarretaratzea bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 25a, 00:00

Arratsaldeko 18:30etan jarri dute hitzordua, Zinkoenean, «mugetan ematen diren eskubide urraketak salatzeko».

Elkarretaratzea deitu dute bihar arratsalderako, 18:30etan Zinko­enean, «mugetan gertatzen ari diren eskubide urraketak salatzeko», Amher elkarteak nabarmendu duenez. Izan ere, diote «heriotzak eragiten» jarraitzen du­ela «mugetako polizia-indarkeriak», eta egoeraren kontra ager­tuko dira bihar: «Inor ez da ile­gala! Mugetan heriotza eta indarkeria polizial gehiagorik ez!». Deialdiarekin bat egin eta bertaratzeko deia luzatu diete herritar guztiei.

Ez da aurreneko elkarretaratzea izango Hernanin, mugetan gertatzen ari dena salatzeko. Uztailaren 1ean, Plazan bildu ziren dozenaka lagun, «Melillako sarraskia» salatzeko, eta mugetako erailketen kontra egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!