Istripua izan da A-15 errepidean, Zikuñagako irteeraren parean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 24a, 18:55

Auto-ilara ezkerrean, eta istripua izan duen kamioia eskuineko aldean, DYAren atzean.

Kamioi batek eta hainbat kotxek istripua izan dute 18:20etan, Zikuñagako irteeraren parean, Astigarragara bidean. Karril bat itxita dago, eta kilometro inguruko auto-ilara eragin du.

Istripua izan da gaur arratsaldean, 18:20ak aldera, A-15 errepidean, Hernanin, Zikuñagako irteeraren parean, Astigarragara bidean. Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, kamioi batek izan du istripua, baina hainbat kotxe ere geldituta daude istripuaren gunean. Bertara azaldu dira Ertzaintza eta DYA, istripua gertatu eta berehala.

Gertaeraren eraginez, karril bat moztuta dago noranzko horretan, eta trafikoa motela da. Horrela, kilometro inguruko auto-ilara sortu da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!