Alhortz Klinikak, gidaritza berria

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 24a, 00:00

Ane Alonso Arrospide dentista, Alhortz Klinikako atarian.

1988tik eraberritzen lelopean, Alhortz Klinikako gidaritza hartu berri du Ane Alonso Arrospidek, Orkolaga kaleko behean, 3. zenbakian. Klinikaren martxa hartzeko abenturan murgildu zen Ibarrakoa, joan den apirilean. «Aurreko jabea jubilatu eta ni sartu nintzen», kontatu du Anek.

«Ni berria naizen arren, orain arteko langileek hemen jarraitzen dute», argitu du. Hori bai, klinikan badira nobedadeak: «Aurretik zeuden tratamenduak mantendu ditugu, baina bestelako hainbat berrikuntza daude orain. Lehen, esaterako, beste profesional bat etortzen zen zirujiak egitera; orain, ordea, guk egiten dugu guztia». Teknologia berriak ere klinikaren egunerokoan sartu dira bete-betean: «Bi eskaner berri ditugu, eta umeen ortodontziak ere egiten ditugu», Izan ere, dio, «familia osoak hona etortzeko aukera izatea nahi dut, gaztetxoetatik hasita helduenetara arte, herritik mugitu behar izan gabe». 

 «Oso eroso eta kontentu nago», azpimarratu du. «Hernanin herri nortasuna dago, eta hori asko gustatzen zait. Gainera, orain arte ezagututako paziente guztiek  erraztasunak besterik ez dizkidate eman lanean, eta bide horretan jarraitzea espero dut». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!