Odriozola Munduko Txapelketan, seigarren

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 24a, 00:00

Beñat Odriozola, 2022ko Munduko Arraun Txapelketan.

Espainiako Selekzioarekin finalean aritu zen, atzo Racicen (Txekian), Hernaniko arraunlaria.

Urteko ekitaldirik garrantzitsuena ari da izaten arraunarentzat, azken egunotakoa. Hain zuzen ere, Racicen (Txekiar Errepublika) ari da jokatzen 2022ko Munduko Arraun Txapelketa. World Rowing-ek iragarri zuenez, 65 herrialdetako 900 atleta baino gehiago lehiatzen ari dira. Eta Urumea bailaran ordezkaritza du Txekiar Errepublian; izan ere, bertan dago Beñat Odriozola hernaniarra, arraun egokituan, Espainiako selekzioarekin. Atzo eguerdian izan zuen finala, arraun egokituan, eta seigarren postuan sailkatu zen. 2.000 metro osatzeko, 9.49:04ko denbora behar izan zituen. 

Sailkapen estropadan ere seigarren amaitu zuen eta zaila zen posturen bat aurreratzea. Gainera, aurkariek maila hobetu zuten eta Beñatek ez zuen aukerarik izan posturen bat irabazteko. Herbeheretako ordezkaria zian zen garaile.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!