Macicior eta Kerejeta Iruleak-en aurka, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 24a, 00:00

Enara Macicior Tilos 7 Pasako finalean

Nagusien bigarren mailan, goizeko 11:00etan hasiko da norgehiagoka, kiroldegiko frontoian. 

Gipuzkoako paleta gomazko txapelketa martxan da dagoeneko, eta hernaniarrek asteburu honetan jokatuko dute jardunaldi honetako norgehiagoka. Denera, hiru partidu zeuden aurreikusita, baina nagusien lehenengo mailakoa bertan behera gelditu da. Beraz, bi topaketa izango dira guztira. 

Gaur, goizeko 11:00etan hasita, Ane Kerejetak eta Enara Maciciorrek Debako Iruleako bikote baten kontra neurtuko dituzte indarrak, nagusien bigarren mailan. Kiroldegiko frontoian dute hitzordua, eta, aurreko asteburuko martxa bera jarraituz gero, norgehiagoka irabaztea espero da. 

Jubenilen mailan, berriz, Iriondok eta Minerrek Intxurre 2 izango dute aurrez aurre. Horiek ere herrian bertan dute partidua, kiroldegian, 11:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!