'Kuikui' ikuskizuna gaur, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 24a, 00:00

Landaren egindako aurkezpena.

Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek ikuskizuna eskainiko dute 18:30etan, HCREk antolatuta. 

Hernani Errugbi Elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzarekin, Kuikui emanaldia eskainiko dute gaur, Atsegindegin, Pirritxek, Porrotxek eta Marimotsek,  18:00etan hasita. 

 

Sarrerak, agortuta

Joan den astean eman zuten horren berri Landaren, eta Porrotxek aurreratu zuenez, 500 sarrera salduta zeuden ordurako. Eta arrakasta borobila izan du ekintzak, izan ere, antolatzaileek aurreratu dute sarrera guztiak agortuta daudela dagoeneko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!