«Gerra imajinario askotan, genero estereotipoak dira oso itxiak eta, ez daude errealitateari lotuak»

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 24a, 00:00
2022ko martxoan egin zuten liburuaren lehenengo aurkezpena, Bilbon.

Ikastaroa doakoa izango da, eta hilean behin eskainiko dira saioak Kulturarteko Plaza Feministan, abendura arte, ondorengo datetan: urriak 5, azaroak 2, azaroak 23 eta abenduak 14. Arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara bitartean. 

Urriaren 5ean, «Gatazka armatuaren irakurketa feministak: begirada soziologiko eta literarioen bidegurutzean» ikastaroari emango zaio hasiera, Kulturarteko Plaza Feministan, ondorengo sei dinamizatzaileek eskainita: Iratxe Retolaza, Ibai Atutxa, Lorea Azpeitia, Olatz Dañobeitia, Onintza Odriozola eta Eider Rodriguez. Izena emateko aukera irailaren 30era bitartean egongo da esteka honetako inprimakia beteta: tinyurl.com/2s3tjv36

Hilean behin eskainiko dute ikastaroa: urriaren 5ean, azaroaren 2an, azaroaren 23an eta abenduaren 14an, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara. Ikastaroa doakoa izango da eta euskeraz eskainiko da. 

Kronikak Ibai Atutxarekin, Onintza Odriozolarekin eta Iratxe Retolazarekin jardun du elkarrizketa batean; ikastaroan zer ikasiko den eta zer hausnartuko den azaltzeaz gain, gatazka armatuaren irakurketa feministari buruzko hainbat zertzelada eman dituzte, besteak beste. 

 

Zer dela eta otu zitzaizuen honelako ikastaro bat eskaintzea

Iratxe Retolaza: Ikastaro hau abiatzen da liburu baten harira. Egin genuen liburu kolektibo bat, Indarkeriak dantzatzera behartzen gaitu  izenekoa, gatazka armatuaren irakurketa feminista azpi izenburua duena. Liburu hau atera genuen, aurkezpenak egin genituen, eta hain justu, jaso genuen Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministaren proposamena, liburuaren gaia lantzeko aukera, eta ez liburua aurkeztuz, baizik eta edukiak landuz. 

Liburuan gatazka armatuaren inguruko hainbat ikerketa daude, batzuk ikerketa soziologikoak dira.  Eta horrez gain, liburuak badu literaturaren atal bat, bien arteko uztarketa bat egin baitugu. Beraz, bi atal hauek, ikastarora eramango ditugu. Liburuak badu ikerketa soziologikoa, hau da, elkarrizketatan oinarrituta, esperientzia batzuk bizi izan dituzten pertsonen elkarrizketetan oinarrituta; eta gero, literaturan egin diren ekarpenen bitartez, gatazka armatua errepresentatu duten literatura lanen irakurketa bat, baina beti ere, genero ikuspegia ardatz hartuta. Hor aztertu dugu, nobela batzuetan, nola imajinatzen diren genero imajinarioak, gatazka armatua irudikatzen denean. 

 

Ikastaroak, nolakoak izango dira, elkarri lotuak? 

I.R.: Ikastaroak lau saio izango ditu, Ibai Atutxa eta biok izangogara ikastaro osoan zehar. Izan ere, liburuaren eta ikastaroaren koordinatzaileak gara. 

Saio bakoitzean, hurbilpen mota bat egongo da. Liburuan landutako gaietatik abiatuta, saio bakoitzak, esana bezala, hurbilpen bat izango du. Lehenengo saioak Hurbilpen soziologiko feministak izena hartuko du. Bertan, Olatz Dañobeitia eta Onintza Odriozola izango dira hizlariak. Lehenik, lau saioen aurkezpen orokor bat egingo genuke, eta ondoren, Onintza Odriozolak eta Olatz Dañobeitiak bere ikerketen ekarpenen berri emango lukete, ahal dela testu zatiak hautatuz, eta horien irakurketa kolektiboa eginez. Egingo dugu genero irakurketa bat, irakurketa feminista bat, gatazka armatuak bizi izan duten pertsonen testigantzetatik abiatuta. 

Hurrengo hiru saioetan, literaturara hurbilduko gara. Baina saio bakoitzean, gai bati helduko zaio. Bigarren saioa da Maskulinitateak auzitan. Ibai Atutxa eta biok eskainiko duguna. Bigarren saioan, lehenik, literatur kritikaren zenbait joera orokor aurkeztuko ditugu eta ondoren, Ibai Atutxak bere ikerketaren ekarpenen berri emango luke, ahal dela testu zatiak hautatuz, eta horien irakurketa kolektiboa eginez.  

Hirugarren saioa, berriz, ondorengoa da: Genero-logika kanoniko-literarioak auzitan. Hemen ere Ibai Atutxa eta biok izango gara saioa eramango dutenak. Hirugarren saio honetan, lehenik, hainbat genero-logika literario orokor aurkeztuko ditugu eta, ondoren, nik, neure ikerketaren ekarpenen berri emango dut, ahal dela testu zatiak hautatuz, eta horien irakurketa kolektiboa eginez. Saio honetan ere liburuan ikerturiko testuez gain, bestelako testuak ere landuko ditu, besteak beste: poemak, narrazioak… 

Laugarren saioa, Bazterreko ahotsen ekarpen feministak: Eider Rodriguezek eta Lorea Azpeitiak eskainiko dute. Laugarren saioan, azkenik, irakurketa feministak eta deseraikitze feministak ahalbidetzen dituzten testu literarioen irakurketa proposatuko da. Lehenik, Eider Rodriguezek eginiko irakurketa ibilbidearen berri emango du (eta testu zati batzuen irakurketa proposatu), eta bigarrenik, Lorea Azpeitiak Jenisjoplin nobelaren inguruko irakurketa kritikoa gidatuko du. 

 

Ikastaroarekin, zer lortu nahi duzue? 

I.R.: Lortu nahi duguna da begirada kritiko bat. Gerra imajinario askotan, genero estereotipoak dira oso itxiak eta zurrunak, eta ez errealitateari lotuak. Askotan gauza batzuk dira rol maskulinoari lotuak, eta beste batzuk dira rol femeninoei lotuak, eta hori gerra guztietan. Beraz, guk ikusarazi nahi duguna da, askotan obra literarioak egin direnean ere, ez dela auzitan jarri imajinazioan sortu den dikotomia zurrun hori. Nahiz eta gero errealitatean genero posizioak askotarikoak izan diren, gerra guztietan. 

Gerrari buruz hitz egiten denean, batzuetan oso zurrun esaten da, rol maskulinoak hauek ziren, eta rol femeninoak, berriz, hauek. Eta horrek, gerra bat irudikatzean, gerra bateko generoak asko estereotipatzea dakar, eta gutxi bilatzen da benetako esperientzietan, egiazki egon zirenei galdetuta. Beraz, begirada hau da guk nahi duguna elikatu. 

Zergatik heldu diozue, gatazka armatuaren gaiari? 

Ibai Atutxa: Iruditzen zitzaigun bazegoela zer esan, ikuspuntu edo kokagune ezberdin batetik. Esan daiteke asko esan dela azken urteetan, oso kokagune jakin batetik, gure ustez behar izan kritikoak asetzen ez zituenak. Horrekin esan nahi dut, oso posizio partzial bat zuen diskurtso bat eraiki zela, galdera gehiago sortzen zituenak erantzunak baino. Izan da diskurtso analizatzaile bat, eta ez kritika eragilea. Orduan guk hor behar izan bat ikusten genuen, gatazka armatuaz hitz egiteko, kritikoki mugi arazle eta eraldatzaile batean. Beraz, guk hortik eraman diogu gatazka armatuaz hitz egiteari, eta horrek, begirada feministak ematen dio. Azken batean, ikuspegi feministak galderak egiten ditu, aurretik emandako erantzunak erreproduzitu beharrean. Eta apur bat hortik tiraka, gatazka armatua eta begirada feminista uztartzeak, egiten du posible diskurtso bat sortzea, orain arte esandakoak zalantzan jarriz, modu kritiko batean. 

 

Argitaratu duzuen liburuan 50-60 hamarkadako ETAren mugimenduko emakumeen esperientziak biltzean, hainbat ondorio atera dituzu. Zerk eraman zaitu memoria bizi hori biltzera? 

Onintza Odriozoloa: Garrantzitsua da esperientzia memeoria horiek biltzea. Guk egiten dugu gatazka armatuaren interpretazio feminista bat. Orduan, oso garrantzisua iruditzen zitzaigun noski, gatazkaren ikuspegia zabaltzea. Erdigunera ekarri ditugu, beraz, nire kasuan, 60garren hamarkadako, ETAko emakume militanteen testigantzak. Guretzat, testigantza hauek jasotzea, historioa bizia jasotzea da, subjektu horien ekarpena errekonozitzea eta balioan jartzea da. Eta badakigu, historioa irabazleek idazten ditula, orduan, guri dagokiogu, gurea idaztea eta kontatzea. Oso garrantzitsua da guk gurea kontatzea, eta hau transmititzea.  

Ondorioei dagokioenez, 60garren hamarkan, ETAn eta inguruko mugimeduan militante izan ziren edo parte hartu zuten emakumeen testigantzetatik jasota atera ditut. Ondorioa da, garaiko testuingurua, emakumearen espazioa eta jarduna espazio pribatura zegoela mugatua. Orduan, militantzia politkoa gizonezkoena zen, eta ETAn emakumeak hasten direnean parte hartzen, oraindik ere nolabait, gizonek, erdigune hartzen jarraitzen zuten. Eta emakumeak ziren laguntzaileak. Historia kontatu da esanez, erankundean 60garren hamarkadan, hiru emakumek hartu zutela parte. Eta hor esaten duzu, bai, gutxi da. Baina aztertzen hasten bazara, eta arrakalatzen barrurago, konturatzen zara isilpean, erakundetik oso gertu, sare sostenguan emakume askok hartu zutela parte. Eta aldi berean, ondorioztatzen duguna da, emakume hauek ere, aktibismo politiko erreal bat egin zutela. Garai hartan baziren emakumeak, eta militatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!