Bi urteko etenaldiaren ostean, gogoz hasi zituzten atzo jaiak, Karabelgo auzotarrek

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 24a, 00:00

Gaur emango zaie amaiera Karabelgo jaiei, hala ere, egun osorako egitaraua prestatu dute Karabelgo auzotarrek. Sagardo dastaketa goizeko 12:00etan izango da, eta bazkaria, berriz, eguerdiko 14:00ak aldera. 

Atzo eman zitzaien hasiera Hernaniko Karabel auzoko jaiei. Jai giroa arratsaldetik hasi zen, izan ere, 17:00etako txupinak iragarri zituen auzoko Jaiak, eta buruhaundi txikiak, korrika ibili ziren Karabelgo kaletatik barrena, bizkarrak berotuz eta gorrituz. Arratsaldeko 19:00etan, aparrak estali zuen Karabel, eta segidan, arratsaldeko 19:30ak aldera, Goraki Ozenki abesbatzak hartu zuen batuta, emanaldia eskainiz. Jarraian, danborrek ordezkatu zituzten abesbatzaren ahotsak, sekulako entzunaldia eskainiz. Gauean, karaoke herrikoiarekin hasi zuten gaueko festa, DJ Nemuxen laguntzarekin, eta gaueko 01:00ak aldera izan zen festa amaiera. 

 

Gaur, goizetik esnatuko da Karabel auzoa. Izan ere, goizeko 10:00etan, dianak eta kalejirak auzoko txokoak igaroko ditu, auzotarrei larunbata goxatzeko asmotan. 10:15ak aldera, auzoko txikiek, pedalik gabeko ibilgailuen zirkuituan ibiltzeko aukera izango dute. 0 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintza da, eta antolatzaileek bakoitzak bere ibilgailua eramateko gomendioa luzatu dute. Gaztetxoekin jarraituz, 11:00ak aldera, aurpegiak kolorez apaintzeko aukera izango dute; beraz, kontuz! Gaur seguru, Karabel auzotik bueltaka ibiliko direla, tximeletak, tigreak, super-heroiak, eta pailazoak, besteak beste. Horrez gain, zilipurdika ibiltzeko aukera ere izango dute txikiek, puzgarrietan. 

 

Goizeko 11:30ak aldera, buruhaundien txanda izango da, eta musika eskolako trikitilariekin batera igaroko dituzte auzoko kaleak. 

Eguerdian, sagardo ezberdinak dastatzeko parada ere izango dute auzotarrek, eta segidan, patata tortila eta bizkotxo lehiaketak hartuko du nagusitasuna. Eta irabazleak honako sari ederraz gozatuko du: bi lagunentzako menua Zubialde tabernan. 

Bazkal aurretik, toka txapelketa ere antolatu dute auzokoek, eta saridunak, trofeoa eramango du etxera. Bazkarirako hitzordua 14:00etan jarri dute, eta bazkarirako tiketak dituztenek, paella goxoa bezain erraldoia jateko tartea izango dute. 

Bazkal ostean, 15:00ak aldera, lehiak hasiko dira, izan ere, bingoan aritzeko parada eskaini baitute antolatzaileek. Kartoia oraindik lortu ez duenak, aukera du txosnan erosteko, 0,50 euroren truke. 

Arratsaldean, Apaxiren bisita izango dute Karabelgo txikiek, hauentzako emanaldi paregabea eskainiz. Jarraian, Jennyk hartuko du testigua, Aerorumba saio ederra eskainiz. Jarraian, txokolate beroa dastatzeko aukera izango dute, izan ere, Karabelgo jaietan, ohitura izan ohi da txokolate beroa edatea, auzoko jaietan, herriko haur, gazte zein helduak jaisten dira espresuki, txokolatadara. 

Arratsaldeko 18:30etarako, haurrentzako jokoak antolatu dira, eta hori gutxi bada ere, parte hartzaileentzat, goxokiak banatuko dituzte. Haurren jokoen txanda pasata, arrautzaren jokoari emango zaio hasiera, 19:30ak inguruan, tirolinaren parkean, ea zein ausartzen den... Irabazlearentzat, dastatzeko lotea baitago jokoan.

 

 

Kamixetak eta zapiak txosnan, eskuragai 

Halaber, antolatzaileek azaldu dute, bingorako kartoiez gain, eta bazkarirako tiketak ere Karabelgo txosnan daudela erosgai. Bazkariko tiketak 4 euro balio du. Horrez gain, jaietako kamixetak eta zapiak ere salgai egongo dira. Kamixetak 10 euro balio dute, eta zapiak, berriz, 3 euro. 

 

Gauean, jai giro ederra festei amaiera emateko 

Gau aldera, afaltzeko asmotan direnak, txosnak bokatak eskainiko dituzte, eta afaldu ostean, DJ Nemuxek hartuko du festen testigua, azken egunari erritmoa jarriz. 22:00etan, suzko zezenak argituko du Karabel auzoa, eta auzoko txokoetatik barrena ibiliko da. Gaueko 00:00ak jotzean, su artifizialek kolorez beteko dute zerua, festak amaitzera doazela iragarriz. Hala ere, Karabelgo auzotarrek festa giroan jarraituko dute, gutxienez festa ofizialei amaiera eman arte, eta hori ordu txikitan izango da, 02:00etan, hain zuzen ere. Jai giroan hasi eta modu berdinean amaituko dituzte jaiak Karabelen.

 

 
 
 
 

KARABELGO JAIAK 

HERNANI 

GAUR

10:00 Diana eta kalejira 

10:15 0-5 urteko pedalik gabeko ibilgailuen zirkuitua. Antolatzileek norberak berea ekartzeko domenadu dute. 

11:00 Aurpegi margoketa 

Jarraian, puzgarriak 

11:30 Buruhandiak eta musika eskolako trikitilariak

12:00 Sagardo dastaketa

Jarraian, patata tortilla eta bizkotxo lehiaketa. (Irabazleak: 2 lagunentzako menua Zubialde Tabernan)

Ondoren, Toka txapelketa ( Saria: trofeoa) 

14:00 Bazkari herrikoia “paella erraldoia

15:30 Bingoa 

16:00 Apaxiren emanaldia 

Jarraian, Aerorumba erakustaldia Jennyrekin (parkean) 

18:00 Txokolatada

18:30 Haurrentzako jokuak (goxokiak parte hartzaileentzat) 

19:30 Arrautzen jokua (tirolinaren parkean) / Juego de los huevos (parque de la tirolina) Irabazleak: dastatzeko lotea

20:30 Bokatak txosnan 

21:00 DJ Nemux 

22:00 Zezen suzkoa 

00:00 Su artifizialak eta traka (multipistan)

02:00 Festa amaiera 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!