Enpresaren Azoka izango da azaroaren 3an, Orona Ideon

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 24a, 00:00

Bai Euskarari Elkarteak antolatu du, eta zabalik dago izen-ematea 'enpresarean.eus.' webgunean.

Enpresaren Azoka izango azaroaren 3an, Hernaniko Orona Ideon. Bai Euskarari Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletzarekin, goizetik hasita eguerdira arteko egitaraua izango da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Horretarako, www.enpresarean.eus webgunera jo behar da.

«Etorkizuneko lan munduari begirada partekatua. Pertsonen ongizatea eta industria adimendua aztergai». Antolatzaileek aurreratu dutenez, horixe izango da aurtengo azokan hizpide izango duten gaia. «Ezegonkortasun eta eraldaketa garai honetan, lan munduan abiatu diren estrategiak, adibideak eta ikasitakoak partekatu ditugu», adierazi dute.

Jardunaldia goizeko 08:30­etan hasiko da, eta eguerdira arte luzatu. Pilar Kaltzada arituko da aurkezle lanetan, eta egitaraua hainbat saiotan banatuko da. Lehenik, harrera eta dokumentazio-banaketa egingo dute. Gero, aurkezpen instituzionala izango da eta, ondoren, segida emango diete solasaldiei, hitzaldiei eta bestelako ekintzei.

 
ENPRESAREN AZOKA

HERNANI, Orona Ideo

AZAROAK 3

08:30-09:00 Harrera eta dokumentazio-banaketa

09:00 Aurkezpen instituzionala

09:20-10:00 Gaiaren kokapena. Sarrera-hitzaldiak eta solasaldia: 'Ongizatea helburu duen lehiakortasuna eraikitzen ari gara?'. Aitziber Elola, Orkestra; Jon Las Heras, EHU.

10:00-11:00 Solasaldia: 'Euskal enpresen estrategia pertsonen ongizatea bermatzeko'. Jose Miguel Ayarza, ADEGI-Fabrika; Jone Nolte Usparicha, ASLE; Urtzi Uribetxebarria Andres, GOI Eskola Politeknikoa-Industria antolakuntza.

11:00-11:30 Kafea. Elkarlanerako unea.

11:30-12:15 Hitzaldia: 'Pertsonen ongizatea ardatz, ekonomia berri bat helburu'. Marko orokorra: Rakel San Sebastian, Adiberri Fundazioko zuzendari nagusia. Ongizatea eta zaintzaren zerbitzuan hobetzeko adimen artifiziala erabiltzen duten enpresen adibideak: Welk, Aritz Guinea; Autozaintza proiektua, Hernaniko Udala.

12:10-13:00 Solasaldia: 'Adimen artifiziala eta pertsonen ongizatea, industriaren lehiakortasunerako ardatz'. Aitor Urzelai, Spro; Irati Rodriguez, HUPI, Josu Aztiria, Orai NLP Teknologiak; Ion Etxeberria, Ikerlan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!