Zubipen «oihu arrazistak» izan zirela salatu dute Hondarribiak eta CDHk

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 23a, 08:47

Hernaniren eta Hondarribiaren arteko norgehiagokan gertatu ziren ustezko irain arrazistak, Gorengoen mailan. 

Komunikatu batez bidez, C.D. Hernanik eta Hondarribia KEk salatu dute Hondarribiako jokalari batek «oihu arrazistak» entzun behar izan zituela. Hondarribiak, bere aldetik, eskerrak eman dizkio Hernaniko zuzendaritzari, hartutako erabakiengatik: «Eskertu nahi dugu C.D. Hernaniko zuzendaritza taldeak jarrera horien berri izan zuenetik gurekin harremanetan jarri eta barkamena eskatu izana».

Horrekin batera, bi klubeko honako hauxe argitu dute: «batetik, publikoki salatu nahi dugu gertakaria; bestetik, gure instalakuntzetan ez ditugu horrelako jarrerak nahi, eta ez ditugu onartuko; eta, azkenik, lanean jarraituko dugu gure instalakuntzak eremu seguruak izan daitezen bertan dagoen jende guztiarentzat». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!