Bilera irekia gaur, Burrunbak

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 23a, 08:13

Burrunba Hernaniko gazte euskaltzaleen taldea sortzen ari da, eta bilera irekia antolatu dute gaurko. Arratsaldeko 18:30etan jarri dute horretarako hitzordua, Biteri kultur etxean. «Zu, gazte euskaltzale, euskararen egoerarekin gu bezain kezkatua bazaude, zatoz!», aipatu dute. 

Bileran, besteak beste, argituko dituzte talde hau sortzearen arrazoia, helburuak, orain arte osatutako ibilbidea eta etorkizunerako dituzten ideiak. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, hauexek dira Burrunbaren sare sozialetako kontuak: @burrunba_hget (Instagram) eta @burrunba_get (Twitter).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!