Lizarrustitik San Migelera, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 22a, 00:00

Irteera antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak, igande honetarako. Lizarrustitik abiatu eta Aralarko San Migelera joango dira, GR-20 ibilbidearen etapa bat osatzeko. Bospasei orduko ibilaldia izango dute, zailtasun berezirik gabekoa. Bertara joateko, 08:00etan jarri dute hitzordua, Atsegindegin. Parte hartzeko, aldez aurretik eman beharko da izena, elkartearen bulegoan (Iturregi plaza), gaur eta bihar 20:00etatik 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!