Energia hizpide, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 22a, 00:00

Nola heldu energiari ikuspegi sozialetik? izeneko jardunaldiak antolatu dituzte, gaur eta bihar, Hernaniko Udalak, Enherkomek eta Goienerrek. Biterin izango da aurreneko saioa, gaur arratsaldeko 18:15etan; eta bi hitzaldi eskainiko dituzte: Energia gai sozial bat da, EHUko eta Goienerreko Olatz Azurzaren eskutik; eta Energia komunitateak ikuspegi sozialetik, Goienerreko eta Enherkomeko kideek eskainita. Biharko, berriz, Iturolan jarri dute zita, 09:45etan hasita: Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Behatokia aurkeztuko du Garbiñe Olaberriak; Herritarren ahalduntzea ekimen kolektiboen bidez ere izango dute hizpide, Powerpoor proiektua aurkeztuz; eta Hernani Burujabe proiektua aurkeztuko du Udalak. Bukaeran, mahai ingurua egingo dute, energia bulegoei eta herritarren ahalduntzeari buruz. Biharko saiorako, derrigorrezkoa da izena ematea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!