Doako laguntza bihar, idazmen azterketarako

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 21a, 00:00

Idazmen azterketarako laguntza emango du Hernaniko Udal Euskaltegiak, bihar, HABEren edo IVAPen bigarren deialdiko B1, B2 edo C1 mailara aurkezteko asmoa duten herritarrentzat. Doakoa izango da laguntza hori, eta 10:00etatik 12:00etara eta 16:30etatik 18:30etara, zabalik egongo da Udal Euskaltegia (Karobieta auzoa, 63). Bertan, edozein unetan, hainbat aholku emango dituzte irakasleek, idazmen azterketa gainditzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!