Neguko baratza tailerra doan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 20a, 00:00

Hernaniko Baratze Parkera bisita egingo du Furgobaratzak gaur, eta doako tailerra eskainiko du, bertaratu nahi duten guztientzat: Neguko baratza tailerra. Arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara izango da, eta bertan ariko dira, neguan baratzeari «ahalik eta probetxu gehien ateratzeko landatu ditzakegun barazkiei buruz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!