Bi garaipen eta hiru porrot, hasteko

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 20a, 00:09
Ane Kerejeta.

Gipuzkoako paleta gomazko txapelketa hasi da asteburuan nesken arteko bi derbirekin eta mutilek galdu, Aginagan.

Hernaniarren arteko bi partidu jokatu dira Gipuzkoako Txapelketaren lehenengo jardunaldian, paleta gomaz. Balerdi eta Urienek 16-30 garaitu zituzten Macicior eta Kerejeta, Nagusien bigarren mailan.

Jubeniletan, Iriondo eta Minerrek lortu zuten garaipena Saralegi eta Tolaretxipiren aurka, 23-30. Mutiletan, Arandia eta Manterolak 25-13 galdu zuten Pagazpeko bikotearen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!