Beñat Odriozolak egin du debuta Munduko Arraun Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 20a, 00:00
Xabier Zabala entrenatzailea erdian eta Beñat Odriozola eskuinean.

Sailkapenean seigarren amaitu du, Racicen (Txekian) eta finala ostiralean izango du aurkari berdinen aurka.

Beñat Odriozola hernaniarrak hasi du bere ibilbidea Munduko Arraun Txapelketan pararraun mailan, Racicen, Txekiar Errepublikan. Atzo izan zuen debuta sailkapen proban eta seigarren amaitu zuen, 9:40ko denborarekin. Txanda bakarra izan zen eta sei ontzi berberek jokatuko dute finala ostiralean eguerdiko 13:05etan.

Nahiz eta azken postuan amaitu sailkapen estropada, azpimarratu behar da lau ontzi nahiko parekatuak daudela. Skiff proban hartzen du parte hernaniarrak eta hirugarren postuan sailkatu zen, estatubatuarra 15 segundu aurretik geratu zen (9:20). Laugarren postuan sailkatu zen uzbekiarra hamar segundu aurretik sailkatu zen (9:30) eta bosgarren postuko alemaniarra bederatzi segundura (9:31). Debuta izateko maila bikaina erakutsi zuen Odriozolak. Lehenengo eta bigarren postuan sailkatu ziren herbeheretarrak (8:50) eta frantziarrak (8:57), abantaila haundiak lortu zituzten eta gaindi ezinak dirudite.

Debutaren urduritasuna albo batera utzita estropada hobea egiteko aukera eta brontzezko domina borrokatu dezake Beñat Odriozolak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!