Euskal Jai jendetsuak ospatu dira, eguraldi ezin hobearekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 20a, 00:00

Indartuta bueltatu dira Hernaniko Euskal Jaiak 2022an. Jendetza ibili zen Kaxkoan zehar, larunbatean, eta baita igandean ere.

Ezin arrakastasuagoak izan dira 2022ko Euskal Jaiak Hernanin. Esan daiteke indarberrituta bueltatu direla, bai larunbatean eta bai igandean jendetza bildu bait zen ekitaldi guztietan. Goizean goizetik, larunbatean, ehundaka hernaniar eta kanpotar bildu ziren baserriko lanbideen erakustaldian, antzinako jokoetan eta abeltzain eta baserritarren azokan. Txikienek gozatu zuten gehien animaliekin eta gaztetxoek baserriko lanbideen eta jokoen erakustaldian. Herri kirolekin ere adinduagoek ez zuten galdu nahi izan Gabirondo eta Basozabalen arteko lehia.

Gudarien Plazan Erraldoi eta Buruhaundien konpartsa irten zen eguerdian, Kalez kantari plazara iristen zen ordu berean. Txakolin dastaketan eztarriak gozatu zituzten Santa Brabara elkarte parean.  Arratsaldean, bertso jaialdian bertso sorta ederra entzun zen eta Bittor Karrerak debuta egin zuen Musika Bandaren zuzendaritzan. Gozategik eman zion amaiera egunari kontzertu jendetsuarekin.

 

Igande lasaiagoa

Igandean ere jende asko ibili zen, baina lasaiagoa izan zen. Sagardo Dastaketa izan zen herriko sagardogileekin eta Mirari Plazaola eta Enaitz Alberdik irabazi zuten Trikitilari Txapelketa. Azoka eta pelota partiduak izan ziren eta arratsaldean dantza saioak izan ziren.

Erlazionatuak

Euskal Jaiak, larunbata

Kronika - Erredakzioa 2022 ira 19 Hernani

Euskal Jaiak, igandea

Kronika - Erredakzioa 2022 ira 19 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!