Gitarra ikastaroan izena eman daiteke gaurtik ostiralera arte udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 19a, 00:00

Ikasle berrientzat gaurtik irailaren 23ra izena emateko epea irekita dago Kantuz Musika Eskolak (Aristizabal, 5) antolatzen dituen gitarra ikastaroetan. 9 urtetik aurrerako gazte eta helduentzat gitarra ikastaroak dira. Saioak astean behin izango dira, eta ordubeteko iraupena izango dute, urritik ekainera bitartean, arratsaldez. Izena eman behar da udaletxeko harrera zerbitzuan. Bulegoko ordutegia da: astelehena, asteazkena eta ostirala, 08:00-14:00. Asteartea eta osteguna, 08:00-18:30.. Bestalde, familiaren diru-sarreren arabera murrizpenak badaude. Informazio gehiago nahi izanez gero udaletxeko Hezkuntza saileko telefonora deitu: 943 33 70 41.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!