Hernaniko herri-erakunde eta herritarrei eskertza, maitasunez

Eliseo Zulaika Illarramendi 2022ko ira. 19a, 00:00

Hil honen 2an hil zen nire bikotekide Hortensia Baños Montes, eta hori dela eta, Hernaniko herri-erakunde eta herritarrengandik dolumin franko jaso ditut, eta eskertu nahi nizkizueke maitasun eta estimu haundiz.

Izandako elkartasunezko babesak lagunduta, Horten agurtzeko eta omentzeko ekitaldia burutu ahal izan genuen joan den ostiralean, hilak 16, Udaletxeko areto nagusian.

Udal gobernu taldea eskertu nahiko nuke, agur-ekitaldia aurrera eramateko emandako laguntzagatik jende mordoa agertu zenez eta areto nagusia bete egin baitzen.

Era berean, nire eskerrik beroenak eman nahi dizkiet Amher elkarteari, ESK sindikatuari, Literatura tailerrari, Mugimendu feministari, bertso egileari, eta orotariko hizlari, nere iloba barne, emakume zein gizonei, gogotsu eta burubelarri hartu duzuelako parte, Hortenen nahia eta ideala mundo hobea egiteko borrokan eta lanean emakume konprometitua izan zela ondo asko azaldu baituzue.

Nire esker ona ere agertu nahi nizueke, Kantuz Abesbatzari, bertso-egileari, antolatzaile nahiz aurkezleei, koordinatzaile zein teknikariei eta oro har bertaratu zineten guztiei. Eskerrik asko.

Jaso ezazue nire partez adiskidetasunezko besarkada bana.

 

Eliseo Zulaika Illarramendi

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!