Festetako tiketak salgai, gaurtik Karabelen

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 19a, 00:00

Ostiralean eta larunbatean, irailaren 23an eta 24an, Karabeleko jaiak ospatuko dira eta jaietako tiketak salmentan jarriko dituzte gaurtik ostegunera arte, Belkara auzoelkartean, 19:30etatik 20:30etara. Festen egunetan txosnan ere salmentan egongo dira. Prezioan honakoak dira: Paella tiketa 4 euro; bingorako kartoia 0,50 euro; kamisetak 10 euro; eta zapiak 3 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!