Sagardoa, azoka, trikitixa, pelota eta dantza, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 18a, 00:00

Euskal Jaietan gaur, Dianaren ondoren, Tilosetaren eta Plazaren arteko eremuan mugituko da festa. Tilosetan, 41garren edizioa izango du Pablo Lasa Artisau Azokak. Eta esku pelota eta pala partiduak ere jokatuko dituzte bertan. Plazan, berriz, beste bi hitzordu potolo: sagardo dastaketa aurrena, eta XXIV. Trikitixa Txapelketa ondoren.

Jeiki Hadik erromeria eskainiko du, 18:00etan Plaza Berrin. Eta ondoren, Dantzaz konpainiaren ikuskizuna izango da, 20:00etan Tilosetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!