Barkaiztegik irabazi du Txantxangorriko sagardo lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 18a, 00:00

Gaztañaga, Barkaiztegi, Irigoien eta Itsasburuko ordezkariak.

Ostiralean izan zen Txantxangorriko 37. sagardo txapelketa, eta Barkaiztegi sagardotegia izan zen garaile, 1.125 punturekin. Bertan elkartutako 160 lagunen artean 15 sagardo ezberdin dastatu zituzten; horietatik atera zen txapelduna. Martuteneko sagardotegiaren atzetik izan ziren: bigarren, Osiñagako Itsasburu (1.118 puntu), eta hirugarren, Astigarragako Irigoien (1.117 puntu). Laugarren postuan sailkatu zen Gaztañaga andoiandarra 1.087 punturekin. Berdintasun haundia izan zen puntuaketan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!