Mugikortasun astea ospatzearen bezperan gauden honetan Hernaniko PNVek zer egin eta bizikletentzat egindako aparkaleku estalia kritikatu. Beno kritikatzea libre da, baina igoal seriotasun gehixeagorekin egiten badira kritikak bada hobe denontzat.
Herrian bizikletentzat aparkaleku estalia egitea aspalditik eskatzen zen, eta espero dugu, lehen urratsa hau auzoetara ere zabaltzea. Aukeratu den eredua, beste hainbat lekuetan zabalduta dago. Eta idatzi honekin atxikituta dauden argazkiek halaxe erakusten dute: besteak beste Gasteiz, Iruñea, Bilbo eta Donostiako ereduekin.
Beste esaldi xelebrea da honako hau: 'Herbeheretan aire zabalean aparkatzen dira bizikletak eta, kasu batzuetan, oso modu arinean estalitako eremuetan'. Bada esaldi honek Hernaniko PNVren ezjakintasuna azaltzen du, besterik ez.
Hain zuzen ere bizikletentzat munduko parking handiena Utrecht-en dago (Herbeheretan) eta 12.650 plaza dituen hiru pisuko eraikintzarra da. Baten batek ikusi nahi badu lotura honetan du. https://www.ruedasgordas.es/blog/view/asi-es-el-parking-de-bicicletas-mas-grande-del-mundo-con-12650-plazas.
Ordezkari publikoek hobeto informatuta egon beharko zirela iruditzen zait.
Mikel Arrieta Iraola