'Horten' gogoan izan zuten, atzo

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 17a, 00:00

Duela gutxi zendu zen Hortensia Baños Montes 'Horten'i omenaldia eskaini zioten atzo arratsaldean, senideek, lagunek, sortzaile eta partehartzaile izan zen taldeek; ESK, AMHER eta Emakumeen Asanbladak. Eta hainbat hitz helarazi zituzten irrifar eta malko artean, tartean honakoak: «Badaude emakumeak urte askotan borrokatzen dutenak, oso onak izan direnak. Badaude emakumeak, HORTEN zu bezala, bizitza osoan borrokan ibili direnak, horiek beharrezkoak dira. Eskerrik asko, Horten».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!