Hiru pelota partidu bihar, Gipuzkoako txapelketari hasiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 16a, 00:00

Gaur emango zaio hasiera Gipuzkoako txapelketako denboraldi berriari, eta nagusien mailakoak izango dira hiru partiduak. Arratsaldeko 19:30etan emango zaie hasiera partiduei. Aurreneko bi partiduak lehenengo mailakoek jokatuko dute: Paul Ojuel eta Markel Lizeaga, Legazpiren aurka ariko dira; eta jarraian, Iñigo Urkizuk eta Iñigo Labakak Tolosa izango dute aurkari. Azkenik, hirugarren mailakoak lehiatuko dira: Ekaitz Cisnerosek eta Mikel Lasak, Garikoitz Arizmendiren eta Anartz Oiartzabalen aurka neurtuko dituzte indarrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!