Euskera ikasteko saioa bihar goizean, Sorgina Txirulinarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 16a, 00:00
AEK-n izango da iraileko saioa.

Saioak doakoak dira, eta biharkoa goizeko 11:00etan hasiko da, AEK euskaltegian.

Dobera Euskera Elkarteak, euskeraz ez dakiten helduentzako tailerrak eskaintzen ditu, honako helburuarekin: «guraso euskaldunak ez direnak euskerara hurbiltzea». Horretarako, Doberak, hainbat saio prestatu ditu gurasoentzat, eta horietan laguntzaile izango dira, etxeko txikiak, liburuak eta Sorgina Txirulina. 

Aurten zortzi saio antolatu ditu Doberak, eta aurrenekoa bihar eskainiko da, goizeko 11:00etatik 12:00etara. Iraileko saio hau AEKn egingo da, eta beste guztiak Biterin burutuko dira. Izena eman behar da bertaratzeko, dobera@dobera.eus helbidera idatzita, 943 33 27 99 edo 662 406 692 telefonoetara deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!