50. urteurreneko bazkaria urriaren 12an izango da eta izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 15a, 00:00

Aurten urriaren 12an Goiz Eguzki Erretiratuen Etxeak 50 urte betetzen ditu. Egingo diren jardueren artean urriaren 12ko bazkaria izango da. Abuztuan bulegoa itxita egon eta gero, berriz ere ateak zabaldu ditu, eta bazkarira bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei. Atsegindegin izango da. Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dituzte, gainontzekoa Goiz Eguzkik jarriko du. Izena eman behar da irailaren 22a baino lehenago bulegoan, goizeguzkihernani@gmail.com helbidean, Whatsappa bidalita edota 943 55 10 32 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!