Ttarlan izena emateko aukera, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 15a, 00:00

2022-2023 ikasturterako berriro ere aurre-matrikulak antolatu dituzte Ttarla Dantza elkartekoek eta gaur eta bihar Biteri Kultur Etxean egongo dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Apuntatzen diren haur berrien izen-abizenak, jaiotze-data, kontakturako korreoa, telefonoa eta ea alergia edota intolerantziarik duen zehaztea beharko da. 2017tik gorako haurrak dute apuntatzeko aukera eta helduen taldea ateratzeko ere aukera dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!